LAN GATAZKA

Indesako beharginak lantegitik aterarazi dituzte, Espainiako printzeak hara doazela eta

Lan baldintzengatik protesta egiteko, itxialdia hasi zuten atzo. Goizaldean hutsarazi dute lantegia.

2013ko martxoaren 5a
13:26
Entzun

Indesa garbitegiko hamasei langilek itxialdi bat hasi zuten atzo arratsaldean, euren lan baldintzak salatu eta soldata handiagoak eskatzeko. Gaur joan dira Espainiako printzeak garbitegia inauguratzera, eta goizaldean aterarazi dituzte langileak garbitegitik.

Osakidetzako garbiketa zerbitzua pribatizatzeko asmoa salatzen ari dira langileak. Kritikatu dute inaugurazioetarako eta horrelako ekitaldiak egiteko dirua badagoela baina ez, ordea, haiei lansari handiagoak ordaintzeko. Lantegiaren aurrealdean egingo dute protesta.

Enpresa publikoa da Indesa, Arabako Diputazioarena; 670 langilek dihardute lanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.