Inditex zigortu dute, udako larunbatetan irekitzeagatik

ELAren salaketa aintzat hartu du epaileak, eta Bizkaiko ehungintzako lan ituna betetzeko agindu dio enpresari

Mikel Carramiñana.
Bilbo
2010eko urriaren 8a
00:00
Entzun
Hegoaldeko gainerako lurraldeetan ez bezala, Bizkaian ehungintza arloko enpresetan aritzen diren langileak ez daude udako larunbat arratsaldeetan lan egitera behartuta. Inditex multinazionalak lurraldean dituen 40 saltokiak-Zara, Pull & Bear, Stradivarius, Kiddy Class eta Massimo Dutti-, alabaina, zabalik egon ziren uztailean eta abuztuan. Bizkaiko ehungintza saltokien hitzarmenaren kontra eta, batez ere, «denda bakoitzean langileek erabakitakoaren kontra» egin zuten, ELAko Marije Fernandezek azaldu duenez.

Bizkaiko ehungintza merkataritzako langileek udako larunbat arratsaldeetan lanik ez egiteko eskubidea izanda, enpresak, «gehigarriak eskainita lehenengo eta mehatxuekin gero», langileak behartu nahi izan zituen. Salatu dute behin-behineko kontratuekin eta arduradunekin ireki zituztela dendak azkenean.

ELAk -sektorean zein Inditexeko saltokietan berak du gehiengoa- auzitara jo zuen, enpresari lan hitzarmena urratzea leporatuta. Atzo eman zuten epaiaren berri, eta sindikatuaren aldekoa izan da: «Hitzarmena betetzeko agindu die, taldearen eskubideak langile bakoitzaren eskubideen gainetik daudela aitortuta».

Sektorean nagusi diren bitartean lan ituna negoziatzeko orduan eskubide horri eutsiko diotela ziurtatu du Fernandezek.

Opencor gelditzeko eskaera

Merkataritzako ordutegien harira, Bilbon Opencor saltokia irekitzeko asmoaren aurka daudela esan du Igor Izagirrek. Zerbitzuak federazioko arduradunak saltokia irekitzeko beharrezko baimenak ukatzeko eskatu dio udalari, «enplegua galtzea eta prekarietatea» ekarriko duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.