Eustat-en datuen arabera, aurreko apirilarekin konparatuta %9,1 murriztu da industria ekoizpena Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Martxoko datuekin alderatuz, berriz, %1,5 jaitsi da.
Gaur jakinarazi ditu datuok Eustat-ek. Apirilean hazkundea izan zuen sektore bakarra —aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta— elikagaiena, edariena eta alkoholarena izan da, %2,4ko igoerarekin.
Lurraldeka, Bizkaian %11,5 egin du behera apirilean industria ekoizpenak, Gipuzkoan %10,7 eta Araban %1,2 —urte arteko datuak aintzat hartuz gero—. Aurreko hilabetearekin konparatuta, Bizkaian %2,9 jaitsi da, Gipuzkoan %1 eta Araban %0,1.