Industria produkzioa %20 jaitsi da eurogunean
BRUSELA. Iazko martxoarekin alderatuta, %20,2ko beherakada eduki du industria produkzioak eurogunean. Europako Batasunean jaitsiera zertxobait txikiagoa izan da, %18,8koa. Otsaileko datuekin alderatuta ere atzera egin du: %2 eurogunean eta %1,9 Europako Batasunean. Portugalen, Finlandian, Polonian, Eslovenian eta Herbereetan bakarrik hazi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu