EKONOMIA

Industriaren ekoizpenak jaisten jarraitzen du

Eustaten arabera, azken urtean %2,9 jaitsi da industriaren produkzioa Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Berria.info
2013ko irailaren 5a
16:42
Entzun

2013ko uztaileko Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpena% 2,9 jaitsi zen 2012ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneotan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hilabetearekin, 2013ko ekainarekin, alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpena% 1,5 jaitsi zen, urtaroko eraginak zuzenduta.

Uztaileko datua aurreko hilabeteotakoa baino pixka bat hobeagoa da. Apirilean %4ko erritmoan ari zen industria atzera egiten, %3,4 maiatzean eta %3,5 ekainean.

Lurralde historikoaren arabera, industria-ekoizpenaren adierazlearen uztaileko urte arteko bilakaerak zeinu negatiboa du Araban (% 3,9 jaitsi da) eta Bizkaian (% 6,2 jaitsi da). Gipuzkoan, aldiz, % 0,9 igo da.Hilabete arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan:2013ko ekainarekin alderatuta, Araban, % 2,3ko beherakada izan da, % 1,9koa Gipuzkoan eta % 0,6koa Bizkaian.

Sektoreka, industria-sektore handien sailkapena oinarri hartuta, 2013ko uztaileko adierazlearen bilakaerak beherakadak erregistratu ditu guztientzat 2012ko uztailarekin alderatuta, ekipo-ondasunentzat izan ezik; izan ere, % 1,1 igo dira.Energia% 3,2 jaitsi da, tarteko ondasunak% 4,8 jaitsi dira, eta kontsumoko ondasunak, oro har, % 5,9 jaitsi dira, batetik, kontsumo-ondasun iraunkorrak jaitsi direlako (% 10,5), eta, bestetik, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak jaitsi direlako (% 3,5).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.