ENPRESAK

Industrias Galycasek Gasteizko 52 langileak bota nahi ditu

Udaz geroztik lanik gabe daude; langileen arabera, enkarguak taldeko beste lantegietara eraman dituztelako. 

Iker Aranburu.
2014ko otsailaren 7a
19:04
Entzun

Joan den urtarrilaren 31n langile guztien kontratuak hausteko erregulazio dosier bat aurkeztu zuen Industrias Galycasek. 2004ra arte Arcelorren menpe egon zen Gasteizko lantegia, baina gaur egun Portugalgo Previdente taldearen parte da.

Enpresa batzordeak agiri baten bidez salatu duenez, enpresaren jabeak ekoizpena Gasteiztik ateratzen aritu dira azken hilabeteotan. CCOOk Eferi zehaztu dionez, lanik gabe daude udaz geroztik, baina, "harrigarria bada ere", orain arte soldatak normal-normal jaso dituzte. Enpresa batzordearen arabera, lanik ez ematea taldekako kaleratze bat justifikatzeko modu bat da. "Sorreratik errentagarria izan den enpresa errentagarri bat hiltzen utzi nahi dute", ziurtatu dute.  

CCOOren arabera, lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko soldataren ordaina eskaini diete dagoeneko.

Langileek ez dute baiezkorik eman, enpresak irekita jarraitzea nahi dutelako. "Langileok ez gaude prest inolako xantaiarik onartzeko; hortaz, gure indar guztiekin egingo dugu borroka gure eskubideak, gure duintasuna, gure lanpostuak eta gure familien etorkizuna defendatzeko". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.