Espainiako INE institutuak emandako datuen arabera, garraioa, etxebizitza, jantziak eta zapatak jaitsi dira gehien uztailetik abuztura, eta salneurrien apaltze horrek eragin zuzena izan du KPI indizean. Hego Euskal Herrian inflazio negatiboan dago urte arteko tasa, -%0,3an hain zuzen. Uztailetik hiru hamarren jaitsi da indizea; orduan %0,1eko inflazioa zegoen, baina negatiboan da berriro.
Lurraldeka, jaitsiera handiena Nafarroan izan da, zortzi hamarrenekin. Urte artekoan -%0,7koa da inflazioa Nafarroan. Gipuzkoan eta Araban -%01ekoa da; eta Bizkaian -%0,3.
Datuek berretsi dute uda parteko prezioen suspertzea amaitu dela, eta inflazioa berriro ere tasa negatiboan dagoela. Jaitsiera nabarmenenak garraioan, etxebizitzan, komunikazioan eta medikuntzan izan dira. Aldiz, igoerak egon dira hezkuntzan, elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, ostalaritzan eta kulturan, azken hiruretan apalak izan diren arren.