Urtarriletik otsailera prezioak %0,2 merkatu dira Hego Euskal Herrian. Inflazioa %1ean utzi dute, kopururik apalenean Espainiako Estatistika Erakundeak (INE) autonomia erkidegoetako informazioa ematen duenetik.
Kontsumo prezioen indizearen (KPI) jaitsierarik handiena Nafarroan izan dute, %0,4koa. Jaitsierak apalagoak izan dira gainerako probintzietan: %0,2koa Gipuzkoan eta %0,1ekoa Araban eta Bizkaian. Hala ere, urte arteko inflazioa %1 ingurukoa da probintzia guztietan.
Euskadiko UGTk nabarmendu du inflazioaren gainetik daudela premiazko hainbat ondasun; etxebizitza eta elikadura, esaterako.
Datuak ikusita, langileen erosteko ahalmenari eustearen alde egin dute sindikatuek. Pilar Collantes Euskadiko UGTko Ekintza Sindikaleko idazkariak enpresariei eskatu die uko egin diezaietela %2tik beherako soldata igoerak jasotzen dituzten lan hitzarmenak negoziatzeari.
Euskadiko CCOOk gogoratu du enplegua eta soldatak direla eskariaren bultzatzaile nagusietakoak, kontsumoaren oinarri. Horregatik, lanpostuei eusteko eskatu du, deflazioaren mamua uxatzeko.
Daniel Vegara Espainiako Ekonomia Estatu idazkariak esan zuen datozen hilabeteetan inflazio tasa negatiboak izan arren Espainiako Gobernuak ez duela deflaziorik espero (prezioen jaitsiera orokortua).
Inflazioa %1ekoa da Hegoaldean, historiako apalena
Espainiako Gobernuak berretsi du prezioek behera egin arren ez dagoela deflazio arriskurik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu