PREZIOAK

Inflazioak %0,4an jarraitzen du

Urtarrilean prezioak %1,5 jaitsi dira Hego Euskal Herrian, merkealdiak bultzatuta.

Iker Aranburu.
2014ko otsailaren 14a
11:55
Entzun

Prezioak jaitsi egin ohi dira urtarrilean merkealdia dela medio, eta 2014a ez da salbuespena izan. Nafarroan jaitsi dira gehien (-%1,8), eta Araban (-%1,5), Bizkaian (-%1,4) eta Gipuzkoan ondoren (-%1,3).

Urte arteko inflazioan ez da aldaketarik izan, eta oso maila apaletan jarraitzen du, %0,4an. Argindarra abendutik hona garestitu arren, neurri batean hori konpentsatu du erregaiaren jaitsierak.

Espainiako Ogasuneko Estatu idazkariak "oso positibotzat" jo du datua (%0,2 Espainian). Haren iritziz, horri esker ekonomiak lehiakortasuna irabaziko du, eta soldaten izozteak edo jaitsierak ez du erosteko ahalmen galera handia eragingo. Datu horri esker, urtearen amaieran ekonomia aurreikusitako %0,7 baino gehiago haztea espero du. Hori bai, Mario Draghi EBZko lehendakariak bezala, Marta Fernandez Currasek baztertu egin du ekonomia deflazioan erortzea, hau da, prezioen egoera orokor bat eragitea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.