Inflazioak %3an jarraitzen du, jantziek eta gasolioak bultzaturik

Erredakzioa
2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Europako Banku Zentralak behin eta berriro iragarritako inflazioaren jaitsieraren arrasto handirik ez dago, Hego Euskal Herrian behintzat. Urrian, urte arteko inflazioa %3an geratu zen, bigarren hilabetez jarraian. Apirilean jo zuen goia, %3,7arekin, baina ez da uste bezainbeste jaitsi, krisiak Europako kontsumoa jaitsi arren, erregaien salneurriak ez direlako apaltzen. Urrian prezioak beste %0,9 igo ziren, INEren arabera, udako merkealdiaren ondoren jantzien eta oinetakoen salneurriak igo egin direlako. Berogailuetarako gasaren eta gasolioaren garestitzeak ere izan du zeregina, baita tabakoaren igoerak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.