Nafarroako Gobernuaren jokabidea kritikatu du Tafallako Tecal-40 oinetako enpresako lan batzordeak. Foru Gobernuak Tecal-40, eta talde bereko Agoizko Solano-2000 eta Tangerko Solano Atlantic enpresen kudeaketa hartzea erabaki du eta herenegun jakinarazi zien berria lantegiotako lan batzordeei.
Tecal 40 enpresako lan batzordeak «egonezina eta harridura» azaldu zuen atzo prentsa ohar baten bidez. Berria komunikabideekin eta UGTko ordezkariekin batera jakin zuela salatu zuen ELA eta LABek osatutako lan batzordeak. UGTk ez duela ordezkaritzarik taldeko enpresen bi lan batzordetan gogoratu zuen lan batzordeak, eta bileran zer ari ziren UGTko hiru ordezkari galdetu zuen. Lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna mantentzeko lanean jarraituko duela esan zuen langileen batzordeak, eta langileei erakutsitako konfiantza eskertu zien.
Informazio falta kritikatu dute Tecaleko langileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu