UAGA sindikatuak ÃArabako nekazarien eta abeltzainen gehiengoa biltzen duà AHTk nekazaritza eremuan duen eragina salatu du, eta egitasmoaren ibilbidearen inguruko informazioa «nahita» ukatzeko politika dagoela nabarmendu. Hain zuzen, Arabako lehenbiziko zatiaren obrak hilaren 1ean esleitu arren, Arratzu-Ubarrundia eta Legutioko bizilagunek galduko dituzten lurrak eta desjabetuko diren lur sailen inguruko berririk ezin izan dutela lortu ohartarazi du UAGAk. AHTren egitasmoa martxan jarri zenetik, «bizilagunak eta inguruneak aurrean eramaten ari da, eta proiektuak errespetu eza du oinarri», azaldu du Arabako sindikatuak.
Informazioa nahita ukatzeko politika salatu du UAGAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu