Inkesta Bilboko manifestazioan

2011ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun

Elena Sanz



Zerbitzuetako langilea

«Erreformak aldaketa latzak ekarriko ditu. Gure aldarrikapenak publikoki adierazteko aukera bakarrenetarikoa dugu greba. Askotan hitz egiten dugu lagunartean edo familian, baina gaur denok elkartu gara, asko garela eta gauzak aldatu nahi ditugula aldarrikatzeko».

Karla Santiesteban



Erretiratua

«Oro har, egoera oso larria dela iruditzen zait. Pentsioen erreformari zehazki ez nuke jakingo zein adjetibo jarri. Penagarria dela uste dut, guztiz lotsagarria. Arrazoi nahikoa eta sobera dugu denok elkarrekin erreformari aurre egiteko, geldiarazteko».

Mohamed Arrachegi



Portuko langilea

«Astakeria iruditzen zait gaur egun halako erreformak egitea. Ni bezala lanaldi erdian gabiltzanok zazpi urte gehiago lan egin beharko dugu hau onartuz gero. Ez du balio pasiboak izan eta eskubideak zelan murrizten dizkiguten begira egotea. Salatu eta borrokatu behar dugu».

Pablo Herran



Garbiketako langilea

«Pentsioen erreforma hau gure lan eskubideak murrizteko beste saio bat dela uste dut. Ezin gara etxean gelditu, zer edo zer egin behar dugu eskubide urraketa berri honen aurka. Duintasunez, eta denok batera, kalera irten eta eraso hauei aurre egin behar diegu».

Jone Pinedo



Irakaslea

«Kendu nahi dizkiguten eskubideak berreskuratu behar ditugu,gure etorkizuna bermatzeko. Orain gazteak gara, eta denok ez, baina batzuek badugu lana. Etorkizunean, duintasunez bizitzen jarraitu nahi badugu, gure eskubideen jabe, orain da borrokatzeko momentua».

Carmen Iniesta



Langabea

«Krisiaren aitzakiapean, murrizketa bidegabeak egin nahi dituzte. Pentsioen erreforma da horren adibide garbi bat. Denok jasaten ditugu krisiaren ondorioak, baina hau ez da konponbiderako bidea. Denon artean erantzun behar dugu erreforma geldiarazteko».

Jurgi Llano



Irakaslea

«Langileokin jolasten ari dira.Badaude beste aukera batzuk egoera konpontzeko, baina, beti bezala, haien irabaziak mantentzeko besteok izorratuko gaituzte. Beste eredu bat lor dezakegu. Eurek sortu dute krisia, eta gure kontura konpondu ezin dutela entzun behar dute».

Marta Llorente



Irakaslea

«Izugarria da gertatzen ari dena. Gobernuak hartzen dituen neurriak justifikatzeko argudioak faltsuak dira. Denok dakigu dirua sobera dagoela baina haiek lapurtzen digutela guztia. Gainera, pentsioen kontuaz gain, erabateko gizarte aldaketa eskatu behar dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.