395.000 herritarrek egingo dute aurten errenta aitorpena Gipuzkoan, inoiz baino gehiagok. Pello Gonzalez Ogasun diputatuaren arabera, «enpleguaren bilakaera ona» adierazten du datuak.
309.000 kasutan dirua itzuli beharko du Ogasunak, batez beste, 1.151 euro. Guztira, 355,6 milioi euro bueltatuko dituela aurreikusi du, iaz baino 20,5 milioi gutxiago hain zuzen. Errenta aitorpen bidezko diru sarrerak, berriz, 118,7 milioi ingurukoak izango direla esan du Gonzalezek. Ordaintzera ateratzen zaien herritarrek, batez beste, 1.381 euro itzuliko dituzte. Apirilaren 18an hasiko da aurtengo errenta kanpaina, eta ekainaren 25ean amaitu.
Inoiz baino errenta aitorpen gehiago egingo dira aurten Gipuzkoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu