Interes tasak %0-0,25 tartera murriztu ditu Erreserba Federalak

Erabakiaren ondorioz, %4,2 igo da Wall Street, eta Hego Amerikako burtsek ere gora egin dute

Erredakzioa
2008ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
AEBetako Erreserba Federalak interes tasak puntu batetik %0 eta %0,25 artera jaitsi zituen atzo. Erabaki harrigarria izan zen: interes tasek izan duten maila bajuena da, Erreserba Federalaren moneta politikako tresna garrantzitsuena bihurtu zirenetik. Interes tasak %0an edo hain gertu egonda, Fed diruaren prezioarekin jokatzeko aukerarik gabe geratu da krisiak okerrera egiten badu.

Ikusteko dago zer nolako ahalmena duen ekonomia suspertzeko bestelako neurriak hartzeko. Wall Streetek %4,6ko igoerarekin itxi zuen atzo eguna, hileko igoerarik handiena. Sao Pauloko (Brasil) eta Buenos Airesko (Argentina) burtsetan ere eragin positiboa izan zuen Erreserba Federalaren erabakiak, eta horiek ere %4,37 eta %2,53 igo ziren, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.