Interneteko eragileek sareen kostua pagatzeko eskatu dute operadoreek

Telekomunikazio enpresek Youtube, Apple eta Google dituzte jomuga, bideo trafiko handiagatik

Erredakzioa
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Europako Batzordeak Interneterako konexioaren prezioa handia delako behin baino gehiagotan protesta egin duen arren, horren hornitzaile nagusiek uste dute kostuak banatzeko ordua iritsi zaiela. Zehazki, Europako bost telekomunikazio enpresa handienek eskatu dute webgune nagusiek —Google, Youtube eta halakoek— telefonia sareak berritzeko eta hedatzeko kostuen zati bat pagatu beharko luketela.

Ideia ez da guztiz berria, baina Bartzelonako World Mobile Congress baliatu nahi izan dute telekomunikazioko G-5ekoak beren mezua helarazteko. Izen horren azpian biltzen dira Deutsche Telekom, Telefonica, Vodafone, Telecom Italia eta Orange. «Garbi daukagu gure negozio ereduak dituen erronkak, eta erasora jotzea erabaki dugu», adierazi dio Stephane Richard Orangeko zuzendari nagusiak Le Figaro egunkariari.

Lehen arazoa, haien ustez, sareak gainezka egiteko daukan arriskua da. Haien datuen arabera, hurrengo lau urteotan trafikoa gaurkoa halako hemezortziizango da, Internet bidezko bideoaren hedapena dela eta. Sareak gainezka ez egiteko oso inbertsio handiak egin beharko dituztela diote telekomunikazio enpresek, eta uste dute inbertsio horren fakturaren zati bat Interneteko eragileek pagatu behar dutela. «Hainbat urtez, operadoreek naturalki konpentsatu dituzte fluxuak, batek bidalitakoak konpentsatzen zuelako jasotakoak. Baina sistemak pot egin du; azken bi urteotan fluxuak erabat desorekatu dira, bideoaren hedapena dela eta. Trafikoaren eztandaren iturri diren eragile batzuek lagundu beharko lukete trafiko hori bideratzeko behar diren inbertsioak finantzatzen».

Bada beste arazo bat: aplikazio denden lehiaketarik eza. Operadoreak kexu dira Applek, Googlek eta besteek oztopatu egiten dituztela telekomunikazio enpresek merkatura atera nahi dituzten aplikazioak. Zehazki, Richard kexu da Applek ez duela baimendu nahi Orangek eta prentsak garatu duten Read & Go aplikazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.