Ipar Euskal Herriko 50 enpresaburu eta eragile lan merkatuaz eta lanbide heziketazaritzeko bildu ziren atzo Baionan, azpiprefetaren gonbidapenari erantzunda.
Gazteek prestakuntza lehenesteko unean lanbide heziketa eta ikastaroak egiteak duen garrantziaz aritu dira bertaratu direnak. « Gazteak enpresetan lan eginezlanbide bat ikastea beharrezkoa da egungo lan merkatuan ongi integra daitezen », adierazi du Sauveur Lagourguek, Pirinio Atlantikoetako Lanbideen Ganberako lehendakariak. Duela urte gutxi arte, lanbide heziketaren bidea aukeratzea debaluatua zegoela esan du, baina pentsatzeko era hori aldatzen joan dela. Ipar Euskal Herrian lanbide heziketa egin duten hamar pertsonetatik zortzik urte baten buruan lan finkoa eskuratzen dute.
Bertako lan merkatua
Ipar Euskal Herriko langabezia tasa %8koa da egun.Aktiboki lan bila dauden 12 000 langabe daude. Laurent Nuñez azpiprefetak azaldu du udako aroan langabeen kopurua9.500 ingurura jautsi daitekeela, lan gehien dagoen garaian. Ondotik, urte bukaeran nabarmen gora egiten du langabeziak, hasieran eman datura itzuliz.
Andre Garreta Merkataritza eta Industria Ganberako lehendakariak muga administratiboek duten garrantzia ezaz aritu da batik bat lanpostuak sortzeko unean. «Politikak egiterakoan ezin gara departamenduko mugetan oinarritu. Bidasoa beste aldera jo behar dugu bertako enpresaburuekin harremanetan jartzeko. Egina izan ditugu enpresaburuen topaketak jada, eta Bidasoaren bi aldeetako 150 nagusi elkartzea lortu». Azpiprefetak Baiona eta inguruetan aktore ugarik finkatu ildo beretik lan egiten dutela adierazi du langabezia txikitzeko helburuarekin. Horretarako lantzen duten bidea gehienbat Sarkozy-ren gobernuak sortu dituen kontratu lagunduak erraztean datzala adierazi du zein Lanbide Heziketa bultzatzean.
Iparraldean, lanbide heziketaren aldeko apustua
Baionako Merkataritza Ganberak dio «Bidasoaren beste aldera» begiratu behar dela enplegua sortzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu