EKONOMIA

Irailera arte 3.077 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu BBVAk

Irabaziak %85,8 hazi ditu banketxeak iazko datuekin alderatuta. Diru sarreren "indarraren" eta aktibo ez estrategikoen salmentaren bidez lortu ditu mozkin horiek.

2013ko urriaren 25a
08:26
Entzun

"Etorkizunean dibidenduak esku-dirutan emateko dugun konpromisoak erakusten du gure emaitzen hazkundean dugun konfiantza", adierazi du Angel Cano BBVAko kontseilari ordezkariak.

2014ko urtarrilean banketxeak ez du dibidendurik banatuko, eta datorren urteko apirilekoa, berriz, hamazazpi zentimotan hazi nahi du. BBVAren berankortasun tasa %6,7koa izan zen irail amaieran, eta %4,8koa iazko irailean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.