Historiako egunik laburrena izan da gaurkoa Txinako burtsan. Izan ere, ireki eta ordu erdira itxi behar izan dute, CSI 300 indizearen gainbehera gelditzeko. Joan den astelehenean gertatu moduan, burtsak beheranzko joerarekin hasi dira lehen unetik: Shanghaikoak %1,94 egin du behera, eta %2,57 Shenzhengoak. Ondorioz, hamabost minutuz itzi dituzte burtsak agintariek, baina bigarrenez zabaldu dituztenean CSI 300 indizeak %5 egin du behera kolpetik, eta erabateko itxiera eragin.
Burtsa
Ireki eta ordu erdira itxi dituzte Txinako burtsak
CSI 300 indizeak %7 egin du behera epe laburrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu