Irizar taldeak %16 handitu ditu salmentak
ORMAIZTEGI. Irizar autobus ekoizlearen diru sarrerek goia jo zuten iaz: 503 milioi eurokoak izan ziren, 2010ean baino %16 gehiago. 2013rako erronka Ameriketako Estatu Batuetan sartzea da, Mexikoko lantegiaren bitartez. Irizarrek ez du baztertu enpresaren bat erostea, negozio aukera berriak izateko, beti ere autobusen ekoizpenerako baliagarria bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu