Irizarren fakturazioa %20 hazi da ekainera arte
ORMAIZTEGI. Urtarriletik ekainera, 200 milioi euroren salmentak izan ditu Irizar taldeak, iazko epe berean baino %20 gehiago, konpainiak atzo jakinarazi zuenez. Aurtengo lehen sei hilabeteetan 2.000 autobus saldu ditu Gipuzkoako enpresak, 2009ko hasieran baino %21 gehiago. Horietako gehienak, 1.700, Euskal Herritik kanpo saldu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu