Irlandak Allied Irish Bank bankua nazionalizatu du
DUBLIN. Estatuaren esku geratu da Allied Irish Bank (AIB), auzitegiek 3.700 milioi euroko ekarpen publikoa baimendu ostean. «Erreskateari esker, Banku Zentralak eskatzen dizkion kapital baldintzak beteko ditu, eta Irlandako ekonomia babesten jarraitu ahalko du», adierazi du Brian Lenihan Finantza ministroak. Herrialdeko bankurik garrantzitsuena izandakoa da AIB, eta hark bultzatu zuen neurri batean herrialdeko finantza krisia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu