ekonomia

Irlandak maiatzaren 31n egingo du Europako aurrekontu itunaz erreferenduma

2012ko martxoaren 27a
16:52
Entzun

Irlandan maiatzaren 31n egingo dute Europako Batasuneko aurrekontu diziplinari buruzko itun berria berresteko asmoz erreferenduma, gaur gobernuak iragarri duenez. Hiru milioi biztanlek izango dute botoa emateko eskubidea.

"Uste dugu jendeak ulertuko duela itunak garrantzia duela, beharrezkoa dela, eta baiezkoa emango duela", esan zuen duela hilabete Enda Kenny lehen ministroak, galdeketa egingo dutela jakinarazi zuenean.

Irlandako Fiskaltzak ondorioztatu du Irlanda Europako akordiora batzeak herrialdeko konstituzioa aldatuko lukeela eta, beraz, gobernua behartuta dagoela galdeketa batera deitzera.

2008an Lisboako Itunari buruzko erreferenduma egin zuten Irlandan, eta ezezkoa nagusitu zen. Europaren presioen ondorioz, 2009an berriro egin zuten, eta, orduan, baiezkoak irabazi zuen. 2001ean Nizako akordioari ezezkoa eman zioten herritarrek, baina 2002an baiezkoa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.