Irlandan maiatzaren 31rako iragarri dute Europako Batasuneko itunaren inguruko herri galdeketa. Eamon Gilmore Irlandako lehen ministrorde eta Atzerri ministroak atzo baieztatu zuen deialdia, Parlamentuan bertan.
Hiru milioi irlandarrek baino gehiagok dute botoa emateko eskubidea. Gehiengoak ituna babesten badu, baiezkoak aurrera egingo du; baina gehiengoak ez babesteak ere ez luke ituna indarrean sartzea eragotziko, Europako Batasuneko hamabi herrialdek babestea nahikoa izango bailitzateke akordioak aurrera egiteko.
«Gobernuak kanpaina handi bat hasiko du boto-emaileak itunaren edukiez informatzeko. Horrek, sekulako eztabaida piztuko du», adierazi zuen Gilmorek. —Fianna Failherrialdeko hirugarren alderdi politikoko buru Micheal Martinek ziurtatu zuen baiezkoa babestuko dutela. Aldiz, Gerry Adamsen Sinn Fein alderdiak, herrialdeko laugarrenak, ezezkoaren aldeko jarrera defendatuko du, beste zenbait diputatu independentek egingo duten modu berean. Haien iritziz, Bruselari herrialdeko gai ekonomikoen inguruan erabakitzeko ahalemen handiegia emango lioke itunak.
2008an ere, Lisboako Itunaren kontra bozkatu zuten irlandar gehienek. Bigarren bozketa batean, baina, moldatutako testu bati baizkoa eman zioten. Gauza bera gertatu zen Nizako Itunarekin ere. 2002an baztertu egin zuten, eta urtebete beranduago, hainbat moldaketa eginda, onartu egin zuten.
Su-ebaki handiagoaren eske
OCDEko idazkari nagusi Angel Gurriak ahalik eta su-ebakirik handiena sortzeko eskatu die euroguneko finantza ministroei, erreskate funtsa bilioi bat eurorekin hornitzeko. «Euroguneko bonu ahulenak indartzeak izan behar du lehentasuna. Horretarako, euroguneko finantza ministroei eskatzen diegu egonkortasun funtsak handitzeko, babes maila sinesgarri bat emateko».
Irlandak maiatzaren 31n egingo du itunari buruzko erreferenduma
Europako erreskate funtserako bilioi bat euro emateko eskatu die OCDEk euroguneko Finantza ministroei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu