IRUDIA. DONOSTIA. NEGOZIAZIO EPE LUZEAGOA
Dana multinazionalaren Spicer Ayra Cardan enpresako zuzendaritzak luzatu egin nahi du erregulazio dosierraren negoziazioa. Langileek atzo jakin zuten, Jaurlaritzako Lan Saileko ordezkariekin Donostian egin zuten bileran. Langileak negoziatzeko prest daude, enpresak zuzenean langilerik kaleratzen ez badu. Enpresak 176tik 54 langile kaleratu nahi ditu Itziarren duen lantegian (Deba, Gipuzkoa). Ayra Cardanek transmisioak egiten ditu 4x4 autoentzat eta ibilgailu erdi astunentzat. Langileek kontzentrazioa egin zuten atzo Lan Ordezkaritzaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu