ekonomia

Iruñeko Udalak 25 milioi aurreztuko ditu aurten

2011ko urriaren 11
14:20
Entzun

Iruñeko Udalak aurtengo aurrekontua %10,5 murriztuko duela jakinarazi du gaur Enrique Maya alkateak (UPN). Horrela, 25,2 milioi euro aurreztu nahi ditu.

Proiektuak sailak jasoko du murrizketarik handiena: %75ekoa. Hurrena daude Hirigintza eta Etxebizitzak, %18arekin.

Nafarroako Gobernuak, berriz, aurten baino %3 txikiagoa izango du 2012ko aurrekontua, betiere gaur Bozeramaileen Batzordeak onartutako egitasmoa legebiltzarrak ontzat jotzen badu. 12.733.846 eurokoa litzateke aurrekontua. Azaroaren 7tik aurrera hasiko da tramitazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.