aurrekontuak

Iruñeko Udalak soldatak izoztea eta 30 lanpostu kentzea nahi du datorren urtean

"Ez dugu xahutuko behar baino euro bat gehiago", esan du Enrique Maya alkateak gaur, 2012ko aurrekontuen egitasmoaren aurkezpenean.

2011ko azaroaren 22a
14:16
Entzun

Iruñeko Udalak 2012ko aurrekontuetan murrizketa garrantzitsuak egiteko asmoa du, kontuen aurreproiektuak udal langileen soldatak izoztea eta 30 lanpostu kentzea planteatzen baitu. Beste 39 lanpostu bete gabe utziko lituzke.

Enrique Maya (UPN) alkateak gaur aurkeztu du egitasmoa, prentsaurrekoan. Aurrekontua 200,4 miloi eurokoa litzateke, aurten baino %16 txikiagoa.

Alkatearen arabera, aurrekontuak "errealistak, gaur egunera egokituak eta arduraz egindakoak" dira. "Ez dugu xahutuko behar baino euro bat gehiago". Diru sarrerak eta gastuak %6,18 jaisteko asmoa du Iruñeko Udalak.

UPNk 11 hautetsi ditu han, NaBaik 7, PSNk 3, Bilduk 3, PPk 2 eta Ezkerrak 1.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.