lan gatazka

Iruñerriko taxilariek greba mugagabea abiatuko dute eguerdian

Iruñerriko 224 taxi gidarik ez dute gustuko, Nafarroako Legebiltzarrak onartu nahi duen taxi zerbitzuen lege berria. Lege proiektuak aurreikusten denez, Iruñerrian beste 180 baimen emango lituzkete taxi gidari izateko, eta gainera, baimena duenak beste pertsona bat kontratatu ahal izango du. Oraingo taxi gidariak datozen bost urtetan 90 baimen gehiago ematea onartzen dute, baina gehiago ez. Horregatik, protesta mugagabea egitea erabaki dute lega proiektuaren kontra.

2005eko apirilaren 14a
10:46
Entzun
Izan ere, taxi gidariek uste dute, norberak beste langile bat edukitzeko ahalmen horrekin, gidari kopurua biderkatu egingo litzatekeela. Datozen bost urtetan 90 baimen gehiago ematea onartzen dute, baina gehiago ez.Beraz, greba mugagabea abiatu dute, eta gutxiengo zerbitzuak bakarri beteko dituzte.

Bilbon haurrik gabe

Bilboko taxi gidariak ere ez daude ba konforme. Horiek kexu dira, haurrak eramateko aulki bereziak eskatzen dizkietelako. Diotenez, Europako herri gehienetan ez zaie horrelako neurririk exijitzen taxi gidariei. Protesta egitea erabaki dute, eta ez dute haurrik eramango hirigunetik kanpoko ibilbidetan.

Joan zen urtean jarri zen abian lege hori Bilbon, eta orain arte arazorik izan ez badute ere, atzo sortu ziren arazoak, Ertzaintzak taxi gidari bat gelditu zutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.