lan istripua

Irunen langile bat hil zen duela bi aste

Behobiako taberna batean beharrean ari zela zendu zen, eta CCOOk salatu du heriotza ez ziotela jakinarazi Osalani.

2012ko urtarrilaren 2a
16:22
Entzun

CCOOk gaur esan duenez, abenduaren 16an langile bat hil zen Irunen, Behobia auzoko taberna batean lanean ari zela, baina sindikatuak dio heriotza ez ziotela jakinarazi Osalani. "Larrialdi zerbitzuek gorpua zuzenean ehorztetxera eraman zuten, ikerketa zehatzik egin gabe. Irregulartasun larria da".

CCOOk jakinarazi du abenduaren 16 hartan behargina ez zela etxera itzuli, eta ordu batzuetara senide bat joan zela tabernara. Lurrean topatu zuen, burua odoletan zeukala. Pattys ostatuan egiten zuen lana, eta 54 urte zituen.

Sindikatuak Osalani eskatu dio "lan istripu" guztiak ikertzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.