Irungo (Gipuzkoa) Egoki enpresan ere zailtasunekin dabiltza, eta hango 140 langile kalean gera daitezke, www.bidasoamedia.info-k dioenez. Denera 200 behargin daude gaur egun Egokin. Zuzendaritzak urriaren 13an Langile Erregulazio Espedientearen (ERE) proposamena egin zien langileei eta, CCOOren esanetan, "140 langile kaleratzea planteatu dute, enpresa haien soldatei aurre egin ezinean dagoelako". Langile gehienak azken hiru hilabeteko lansaria kobratu gabe daude.
Garai batean sukaldeko altzariak eta mota askotariko piezak ekoizten zituen lantegi handia zen Egoki, eta, ELAk dioenez, "enpresa atomizatzea" erabaki zuten produktu linea ezberdinak banatuz, "zuzendaritzak gauzak gaizki egin zituen, eta orain pairatzen ari dira ondorioak, krisialdiak areagotutako eraginak".
Ekonomia
Irungo Egoki enpresan 140 langilek kalean geratzeko arriskua dute
Berrehun behargin daude lantoki hartan, eta gehienek ez dute jaso azkeneko hiru hilabeteko soldata.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu