Iruzurraren Aurkako Fiskaltza Bankia ikertzen ari da
Bankiaren sorreran eta burtsaratzean deliturik egon zen ikertzen hasi da Espainiako Iruzurraren Aurkako Fiskaltza—maiatzaren 28an jaso zuen horretarako agindua—. Hainbat dokumentu eskatu dizkio finantza erakundeari nahiz Espainiako Bankuari. Diligentziak jartzeko dekretuan azaldu duenez, fiskaltzari «arraroa» egin zitzaion Bankiak 309 milioiren irabaziak izan zituela esan eta handik gutxira 2.500 milioi euro eskatzea. Bankiak bost delitu egin dituen ikertuko du: iruzurra, bidegabeko jabetzea, kontabilitate delitua, administrazio desleiala eta dokumentuen faltsutzea. Ikerketa hasi besterik ez da egin, galdegindako dokumentuak ere ez baititu jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu