Islandiako lehen ministro ohia, akusatuen aulkian
REYKJAVIK.Udako etenaren ondoren, atzo jarraitu zuen Landsdomur auzitegi berezian Geir Harde Islandiako lehen ministroaren aurkako epaiketak. Herrialdearen ekonomia hondoratu zuen finantza krisiaren aurka ezer ez egitea egozten diote Harderi. Auzitegiak lau aste izango ditu orain akusazioa onartu ala ez erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu