Islandiako lehen ministro ohia epaituko dute
REYKJAVIK. Geir H. Haarde Islandiako lehen ministro ohiak epaitegi berezi baten aurrean deklaratu beharko du, ustez arduragabekeriaz jokatzeagatik herrialdeko bankuen 2008ko porrotean. Islandiako Parlamentuak Haarde epaitegietara eramatea erabaki zuen atzo. Parlamentuak 2006-2009 arteko gobernuko hiru goi kargu errugabetu zituen, batzorde batek errudun zirela esan arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu