ekonomia

Islandian langabezia, jaitsi eta jaitsi

%5eko langabezia tasa dago orain. Bederatzi mila lagun baino ez daude lanik gabe. Azken urteetan herritarrek protesta handia egin dute sistemagatik.

2012ko urriaren 18a
18:09
Entzun

Islandian langabezia %5era jaitsi zen irailean eta orain, lana egiteko adina duten 180.700 lagunetatik, bederatzi mila baizik ez daude langabezian.

Duela urtebete langabezia %6koa zen Islandian, 2010ean %12koa.

2008an hango egoera erabat aldatu zen, herritarrek protesta egin eta ekimena hartu ondotik. 2008ko udazkenean, herrialdeko hiru banku handienak —Glitnir, Landsbanki eta Kaupthing-ek— salbatu behar izan zituen Islandiako Gobernuak, neurrigabe hedatu eta pilatutako zorra finantzatu ezinik gelditu zirelako —Islandiako BPGren halako hamar—. Islandiako txapona, koroa, amildu egin zen ondoren, eta Nazioarteko Diru Funtsari laguntza eskatu behar izan zion gobernuak. Herritarren presioagatik, gobernuak dimisioa eman behar izan zuen. Gobernu berriak uko egin zion hondoratutako bankuen zorra pagatzeari. Islandiarrei beren aurrezkiak itzuli zizkien, baina atzerritarrei ez.

Erreferendum bidez, erantzukizuna krisiaren benetako errudunei, bankuei egotzi zieten, eta bankuetako arduradunak atxilotu eta epaitu egin zituzten. Herritarrek garbi adierazi zuten ez daudela prest bankuen gehiegikeriak ordaintzeko.

Olafur Ragnar Grimson Islandiako presidenteak esan izan du berak deitutako bi erreferendumei esker, “2008an Islandiako ekonomia amildu zenean galdutako konfiantza berreskuratu” dutela. Haren arabera, emaitzek “demokrazia indartzen dute”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.