EPAIKETA

ISNko hiru langileren aurkako epaiketan LABek babesa eskaini die auzitegi aurrean

Erredakzioa
IRUÑEA
2004ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Egunotan ISNko hiru langileren aurkako epaiketa egiten ari dira Nafarroako Lurralde Auzitegian. Fiskalak hiru urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen die iaz apirileko greban izandako gertakariengatik. Bi LABeko ordezkariak dira eta bestea ESK-koa. LAB auzitegi aurrean elkarretaratu zen langileoi elkartasuna azaltzeko. Han zen Rafa Diez LABeko idazkari nagusia. ISNko langileak lau orduz geratu ziren eta Volkswagenen ordubeteko lanuztea egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.