Italiaren zorrari kalifikazioa jaitsi dio Standard&Poorsek

2011ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Standard & Poors AEBetako rating agentziak kalifikazioa jaitsi dio Italiaren zorrari. A+ zeukan lehen eta A nota eman dio orain, perspektiba ezkorrarekin, gainera, ekonomiaren hazkundearen inguruko aurreikuspenak onak ez direlako. Agentziaren irudiko, Italian agintean den koalizioa «oso ahul» dago, eta horrek zorraren krisiari aurre egiteko neurriak eraginkortasunez hartzea oztopatzen du. Baina Italia ez da izan kalifikazio agentzia baten ustekabeko bisita izan duen euroguneko herrialde bakarra. Moody's-ek hilabeteko epea eman dio Espainiari defizita murrizteko abian dituen neurrien efizientziaz konbentzitzeko. Horrela ezean, kalifikazioa jaitsiko diola jakinarazi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.