Itsasontziko langileen kezka

2010eko otsailaren 4a
00:00
Entzun
ELAk eta LABek deituta, Bilboko portuaren sarreran elkartu ziren atzo Pride of Bilbao itsasontziko langileak, irailean beraien lanpostuak galduko dituztela salatzeko. Hamazazpi urteren buruan, Santurtzi eta Portsmouth (Ingalaterra) lotzen dituen ferry ibilbidea etetea erabaki du P&O Ferries enpresak, dirua galtzen duelakoan. Erabaki horrek arriskuan jarri ditu itsasontzian eta lurreko zerbitzuetan aritzen diren 252 langileen etorkizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.