Itun Fiskala

2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Zer da Europako Itun Fiskala? Greziaren moduko kasuak gerta ez daitezen, defizit publikoa kontrolpean izatea lege bihurtzen duen Europako ituna. Euroguneko estatuek beren konstituzioetan sartuko dute defizita kontrolatu beharra.

Zer muga izango ditu defizitak? Oso txikia: BPGaren %0,5 baizik ez. Baina horri egiturazko defizitari dagokio, hots, arrazoi bereziengatik pilatutako defizita ez du zenbatzen. Egiturazko defizita nola neurtzen den ez dago guztiz garbi.

Zer arazo sortzen du horrek? Asko mugatzen ditu politika antiziklikoak, hau da, krisia dagoenean estatuek aukera gutxi izango dutela gastu pribatuaren jaitsiera gastu publikoa handitzearekin erantzuteko.

Zer onura ekar ditzake? Kontu publikoen iraunkortasunari buruzko zalantzak uxatu beharko lituzke, eta merkatuak lasaitu, estatuak interes tasa apalekin finantza ditzaten.

Salbuespenik ba al dakar? «Ezohiko gertakariak» izanez gero, euroguneko agintariek baimena eman diezaiokete estatu bati mugak hausteko.

Ituna betetzen ez dutenekin, zer? Bruselak haien aurkako prozedura hasiko du, eta Europako Justizia Gorteak BPGaren %0,1 arteko isuna ezar dezake.

Eta zorrarekin? Itunak dio BPGaren %60tik gorako zorra dutenek urtero haren bosten bat gutxitu behar dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.