Lan Gatazkak

Itxialdia amaitu dute TS Fundiciones enpresako langileek

Herenegun sartu ziren bertara, enpresaren behin betiko itxiera salatzeko. Bideoa: TSeko langileen adierazpena, itxialdiaren amaieran (Urola Kostako Hitza). [youtube]http://youtu.be/2a39_bAa_UE[/youtube]

2014ko maiatzaren 1a
12:26
Entzun

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburuarekin biltzea zen langileen asmoa: "Gurekin eta eskualdeko beste hainbat langilerekin zer egiteko asmoa duten azaltzea nahi dugu". Dozenaka langilek parte hartu zuten itxialdian, eta gaur, Maiatzaren Lehenean, amaitu dute itxialdia. Ez diote, baina, mobilizatzeari utziko: "Ez dugu inondik inora baztertzen berriro horrelako egitasmoak egitea, beharrezkoa bada. TSko langileak izaten jarraitzen dugu, eta TSgatik lanean eta mobilizatzen jarraituko dugu”.

TS Fundiciones itxita dago martxotik. Jabeek hura likidatzea erabaki zuten, «estrategia hutsetik abiatuta, 156 familiekin gogoratu gabe». Likidazio plana aurkeztu du enpresak, eta behin betiko itxiera salatzeko protestara bildu ziren langileak.

Enpresa lehiaketara aurkeztea jabeak aberasteko dela adierazi dute langileek: «Enpresak onartutako konkurtsoa dela eta, Jaurlaritzaren oniritzi eta babesa duena gainera, zuzendaritzak espekulaziorako eta euren poltsikoak betetzeko darabilten estrategia besterik ez da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.