Legez kanpoko diru laguntza itzultzeko, Izar ontziolak «epe malgua» izan dezakeela aurreratu zuten CCOOko Ignacio Fernandezek eta UGT- ko Jose Luis Garciok. Mario Monti Lehiarako komisariorekin bildu ziren atzo eta ontziolen biziraupena bermatzeko, Montik 308,3 milioi euroren itzulketa epea «malgutasunez jarri» dezakeela jakinarazi zuten.
«Ez du legea hautsiko, baina presazko erabakiak ekiditeko malgutasun marjina bat izango dela atzeman dugu bileran», zehaztu zuen Fernandezek. Hartuko diren neurriek «ondorio larriak» izango dituztela aditzera eman zioten Montiri. Lehiarako komisarioak, berriz, sindikatuei oroitarazi zien 1999tik aurrera Izarrek ezin zuela diru laguntzarik jaso.Bileraren ostean, «gizarteak bere gain hartu dezakeen konponbidea» aurkitzea funtsezkoa dela azpimarratu zuten langileen ordezkariek. Garcioren arabera, «itzulketa bat-batean egin behar izanez gero, porrot egoera gaindiezina litzateke».Espainiako Gobernuak asteon aurkeztuko dio Europako Batzordeari osatu duen itzulpen plana. Fernandezen arabera, «ez gara Italiak eta Frantziak egin zutenaren gauza ezberdinak eskatzen ari». «Batzordearen bermea baino ez dugu nahi», gaineratu zuen.
IZAR ONTZIOLA. Izarrek laguntza itzultzeko «epe malgua» izan dezakeela diote CCOO eta UGTk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu