Irudia. Iruñea
JAI EGUNAK JAI EGITEKO DIRELAKO
Jai egunak jai egiteko direla. Mezu hori zabaldu nahi izan zuten atzo goizean, ELAren, LABen, CCOOren eta UGTren deiari erantzunez, Iruñeko Carrefour saltokiaren parean elkarretaratu zirenek. Izan ere, jai eguna izanagatik, zabaltzea erabaki zuten dendaren arduradunek. Eta, denda zabalik badago, langileak lanean, noski. Oscar RodriguezELAko Nafarroako merkataritzako arduradunaren arabera, saltokien %80k errespetatzen dituzte jai egunak. «Saltoki handiak dira bakarrak normaltasuna hausten». Irabaziak langileen eskubideen aurretik jartzen dituztela salatu du, «familiarekin egoteko duten egun bakarrean lanera joatera behartuta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu