Jaiegunetan dendak zabaltzearen kontrako 20.000 sinadura eramango dituzte bihar ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Bilbon Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzara. Langile, merkatari, kontsumitzaile eta herritarren sinadurak bildu dituzte.
"Batasun sindikalak, merkatari eta kontsumitzaileen elkarteekin batera, dendak jaiegunetan irekitzearen kontrako borrokari eutsi egingo dio", diote sindikatuek. "Zenbait alderdi politikoren eta gobernuren ordutegi komertzialen liberalizazioak gaur egungo merkatal ereduari eraso egiten dio".
Alderdi politiko bakoitzari gaiari buruzko "gardentasuna eta konpromisoa" exijitu diote ELA, LAB, CCOO eta UGTk, "eta, beharrezkoa izanez gero, eskumenak ere eska ditzatela. Busti daitezela!".