Ekonomia

Jaitsiera handiak izaten ari dira Europako burtsak

Duela egun batzuk arte bankuak ziren balioa galtzen zutenak. Orain, ia sektore guztietara zabaldu dira galerak. Salbamendu planek ez dute konfiantzarik sortu.

2008ko urriaren 10a
10:05
Entzun
Jaitsiera handiekin hasi dute gaurko jarduna Europako burtsek, finantza merkatua onbideratzeko salbamendu planek konfiantza gutxi piztu dutenaren seinale. Atzo baino nabarmenagoak dira gaurko galerak,hainbaetan ia %10ekoak.

Esaterako, %9,89ko galera zuen 09:30ean Londreseko FTSek, %9,92koa Franckfurteko DAXek,%8,59koa Milangoak, %8,83koa Pariskoak eta %7,14koa Madrilgoak.

Orain egun batzuk arte bankuak ziren burtsetan balioa galtzen zutenak. Orain, ordea, beldurra zabaldu da eta ia sektore guztietara zabaldu dira galerak: energia, zerbitzu eta komunikazio enpresetara, zein ondasun ekoizleetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.