Sestaoko Naval ontziolak egin ahal izango du azkenean Jan de Nul Belgikako armadoreak eskatutako itsasontzia. Lanean hasteko 97 milioi euro behar zituen Navalek abaletan, eta Construcciones Navales del Norte enpresak -Navaleko jabeak- jakinarazi du lortu dituela. Ingeteam taldeak jarri ditu abala osatzeko behar ziren 13 milioiak. Abalak lortuta, pozik agertu dira CNNko arduradunak, ohar baten bidez adierazi dutenez.
Atzo akziodunen batzarra egin zuten Navalen, eta Eusko Jaurlaritza akziodun taldean sartzekoa zen. Baina Norvegiako Knutsen enpresako ordezkaria ez zen joan, eta aurrerago sartu beharko du Jaurlaritzak, akziodunek hura sartzea aho batez onartu behar baitute. "Lehenbailehen" sartzea nahi dutela esan zuten batzarrean izan ziren ordezkariek. Gainera, Jaurlaritzaren sarrerarekin ontziolaren gainean duten konfiantza berretsi zuten akziodunek, baita enpresarekin duten konpromisoa ere.
EKonomia
Jan de Nul armadorearen ontzia egiteko abaletan behar zituen 97 milioi euroak lortu ditu Navalek
Jaurlaritzak itxaron egin beharko du akziodun taldean sartzeko, atzoko batzarrean ez baitziren egon ordezkari guztiak erabakia aho batez hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu