LAN ISTRIPUA

Janari banatzaile bat hil da Getxon

Auto batek jo zuen banatzailearen motorra, eta zubi batetik behera bota zuen.

Berria.info
2014ko otsailaren 17a
15:05
Entzun

V. N. D. 52 urteko janari banatzailea hil zen bart, Getxon (Bizkaia), gidatzen zuen motorra zubi batetik behera erorita. Auto batek jo zuen banatzailearen motorra Euskal Herria kalean zegoela, eta haren azpian dagoen Garbigunera erori zen. 

Ertzaintzak auto gidaria atxilotu du gaur, J. J. G. G., 20 urtekoa eta Portugaletekoa. Zuhurtziarik gabeko homizidioa egotzi dio. Autoaren gidariak ez zuen zauririk jasan, baina artatu behar izan zuen nerbio krisia izan zuelako.

23:00 aldera gertatu zen ezbeharra, Ertzaintzak eta Getxoko Udalak jakinarazi dutenez. 

Osasun zerbitzuak bertara joan ziren, baina ezin izan zuten gizonezkoa bere onera itzuli. Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute hilotza, autopsia egin diezaioten.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.