Japoniako hazkundea moteldu egin da
TOKIO. Japoniako barne produktu gordina (BPG) %0,3 handitu da urteko lehen hiruhilekotik bigarrenera. %0,6ko hazkundea espero zuten. Esportazioak dira Japoniaren BPGaren %40, eta hilabeteotan gutxiago esportatu du Europara eta AEBetara. Barne kontsumoa ere jaitsi egin da. Yena, gainera, %4 igo da dolarrarekiko, eta horrek esportazioak garestitu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu