Krisia

Jatetxe, taberna eta kafetegien jarduera %20 inguru gutxitu da EAEn

Urte amaierarako enpleguaren %11 gal daitekeela ohartarazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ostalaritza Federazioko idazkariak. Egoera arintzeko neurriak eskatu dizkio administrazioari. Halaber, sindikatuen eskariak gehiegizkoak direla iritzi dio.

2008ko urriaren 27a
16:39
Entzun
Ostalaritzaren sektorea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoankrisian murgiltzen ari dela agertu du gaur Angel Gago EAEko Ostalaritza Federazioko idazkariak. Gagoren arabera, iazko abendutik aurtengo irailera %6 jaitsi da hiru probintzia horietan ostalaritzaren inguruko enplegua, eta egoerak horrela jarraituz gero, urtea amaitzerako murrizketa %11koa izango dela ohartarazi du.

Gagoren arabera, ostalaritzaren barruan enpresa txiki eta ertainak dira krisia larrien bizitzen ari direnak, hau da, kate handietatik kanpoko jatetxe, taberna eta kafetegiak. Mota horretako enpresen jarduera %18-20 murriztu dela azpimarratu du. EAEn sektorearen %98,97 osatzen dute tamaina horretako enpresek.

Krisia dela eta, ostalaritzako enpresei laguntzeko eskatu dio administrazioari Gagok, besteak beste, zergen arloan eta BEZaren itzulerari dagokionean. Halaber, laneko absentismoa zorrotzago kontrolatzeko eskatu dio.

Hain zuzen ere, langileen eskubideetaz eta sindikatuetaz ere aritu da Ostalaritza Federazioko idazkaria, eta gehiegizko eskaerak egiten dituztela adierazi du. "Une honetan ezin dute eskatu (sindikatuek) KPI igotzea eta lan jarduna murriztea; eskubideak baino ez dituzte eskatzen", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.