Jaurlaritza eta Cebek «kezkatuta» daude euskal enpresekin

Petronorrek Bizkaian duen garrantzi ekonomiko eta fiskala nabarmendu du Vazquez Eguskizak

Ivan Santamaria.
Gasteiz
2012ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Euskal Herrian ere erreakzioak sortu ditu YPFren desjabetzeak. Eusko Jaurlaritza «oso arduratuta» dago erabakiak euskal enpresen egoeran izan ditzakeen ondorioengatik, Idoia Mendia gobernuko bozeramailearen arabera. Espainiari «ahal den guztian» laguntzeko prest dago Mendia.

Kezka horrekin bat egin zuen Cebek Bizkaiko patronalak. Izan ere, herrialdeko enpresa nagusietako bat, Petronor, Repsolen filiala da. «Bistan da Repsol eragin dezakeen edozerk ondorioak izan ditzakeela Petronorren ere», adierazi zuen Jose Maria Vazquez Eguskiza Cebekeko presidenteak Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan. Bizkaiko zergapeko nagusia da Petronor.

CAF, Kaiku, JMA, Elecnor eta Ibermatica enpresek presentzia handia dute Argentinan. Ez da bazkide komertzial handia, hala ere. Esportazioetan 30. postuan egon zen iaz, 115 milioi eurorekin. 52 milioi inportatu ziren.

Bestalde, Argentinako Gobernuaren erabakia txalotu zuten LAB sindikatuak eta Alternatiba alderdiak. Bankuak eta energia nazionalizatzea gomendatu dio Europari Alternatibak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.