ONTZIOLAK

Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua batzartuko dira gaur, 'tax lease'-aren ebazpenaz hitz egiteko

Sindikatuak, ontzioletako sektoreko enpresak, Asturiasko eta Galiziako gobernuak eta Eusko Jaurlaritza entzun ondoren erabakiko du Jose Manuel Soriak Europako Batzordearen erabakiaren kontra helegitea jarriko duen.

2013ko uztailaren 22a
11:26
Entzun

Gaur arratsaldean egingo dute bilkura, Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak deituta. Tax lease sistemaren bidez 2007tik 2011ra bitartean ordaindu ez ziren zergak itzularazteko agindu zuen iragan astean Europako Batzordeak, eta erabaki horren inguruan eragileen balorazioak "entzun" nahi ditu Soriak.

Horiei entzun eta gero erabakiko du Industria Ministerioak erabakiaren aurka helegitea jarriko duen. "Helegitearen aukera hor dago, baina ez da erabakirik hartuko eragindako alde guztiak entzun eta gero", esan du Soriak.

Edozein urrats egiten dutela ere horiek "adostuak" izatea nahi duela adierazi du. "Ez da Espainiako Gobernuak eta eragindako aldeek espero genuen erabakia", aitortu du. Hala ere, zehaztu du Joaquin Almunia Europako Lehiakortasun komisarioak duela aste batzuk proposatutako neurria —2005etik 2011rako laguntzak itzultzea— baino hobea dela Europako Batzordeak erabakitakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.