Krisi ekonomikoari aurre egiteko helburuarekin 367 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, gaur Patxi Lopez lehendakariak iragarri duenez, eta horrela hamar mila lanpostu zuzen sortzeko xedea dutela azaldu du. Neurriak aurkeztu berri ditu Gasteizen, Lehendakaritzan. 'Euskadi+ 09' izena jarri diote egitasmoari, eta arlo nagusiak hezkuntza eta azpiegiturak dira -kasu, Uribe Kostan erietxe berria egingo dute, Bizkaian-.
Aurten bertan gauzatu nahi dute proiektua, Jaurlaritzaren 2009ko aurrekontuen moldaketa eginda. Aurrekontuok EAJ-EA-EB hirukoaren eta PSE-EEren artean onartu zituzten, aurreko legealdian.
Lanpostuak sortzeko plana da neurri nagusietakoa, zazpi mila lanpostu zuzen sustatzeko 63 milioi euro erabiliko dituztelako. Udalekin eta beste erakunde batzuekin kontratatuko dituzte beharginok, eta hurrengo astean batzartuko dira eragileok.
Beste diru poltsa batzuk: azpiegitura publikoetarako 75,6 milioi euro, berrikuntza eta ikerketarako 34,8, langilerik gabeko autonomoentzat hiru, enpresentzat 63,87, udalentzat 50.
Saltoki txikietan etxeko altzarien erosketa egitean Jaurlaritzak laurdena jarriko du. Turismoan ere laguntzak emango ditu.
ekoNOMIA
Jaurlaritzak 367 milioi euro bideratu ditu krisiari aurre egin eta hamar mila lanpostu zuzen sortzeko helburuarekin
Patxi Lopez lehendakariak neurriak aurkeztu ditu gaur, eta aurten gauzatu nahi dute Euskadi+ 09 proiektua, 2009ko aurrekontuen moldaketa eginda. 63 milioi euro zazpi mila lanpostu sortzeko erabiliko dituzte, enpresei 64 milioi emango dizkiete, udalei 50, eta azpiegitura publikoetarako 75,6 bideratuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu